Gure ekoizpena


60 bat landare ezberdin ekoizten ditugu, orotara 300 mota inguru osatzen dutena. Mota hibridoak, aspaldiko motak, baita ere tokiko motak (tomatearen eta biperraren kasuan) ekoizten ditugu.

Baliatzen dugun lur beltza, laborantxa biologikoan balia daiteke.

Egiten ditugun tratamenduak, hauek dira : belarrekin egindako landare urak (landareen indartzeko eta eritasunen eta parasitoen kontra borrokatzeko), bacillus thuringiensis (azetako arraren aurka), kobrea eta austria errautsa (gorrinaren aurka),  sofrea (oidiumaren aurka), olio esentzialak (kukuso eta ulien kontra),...

Noiztenka, gehigarri batzuekin lur beltza aberasten dugu.